XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXEKO IRIN-ERROTA / GOLDEA (antzinakoa, zaharra) / UZTARRI.

Krac-eko nekazariak Krac-pean, tontorraren malda erdian herriska bat dago.

Antzina-antzinakoa da.

Kristauak heldu zirenean bertakoek ez zioten komenigarri eritzi handik alde egiteari.

Nekazariak, bai bere-menekoak bai mirabeak, beren lurrari atxekita geratu ziren.

Azkar asko igarri zioten kristauek eta mahomarrek elkarrekin bizitzea komeni zitzaiela gerra gorabehera.

Apaizek, berriz, jende berri hura kristautu egin nahi zuten eta egunen batean bataiatuko zituztelakoan elizatxo bat eraikitzeko agindu zuten.

Emaitz ezezagunak Krac-eko jendea herriskara jaitsi da goizean horniketa egitera.

Berentzat berria den fruta atsegin dute: laranja, limoia, datilak.

Azukrea eta azukre-kainaberaren zukuz egindako gozokiak oso gustoko dituzte.

Bocquée-ko nekazariek badakite zein gozozaleak diren mendebaldarrak eta landare hori landatuz aberastu egin omen dira.

Herriska inguruan alorrak zapaldaka lantzen dira.

Ureztatzeko erretenak egin dituzte.

Arbendolondoa, olibondoa eta mahatsondoa garatzen da han.

Baina musulmanek ez dute ardorik egiten, Koram-ak, beren Liburu Santuak, edatea galerazi egiten diete eta.

Arratsaldean herriskak hilda dagoela dirudi.

Eguzki-galda da.

Biztanleak lo daude mahatsarepean edo etxe zurietan, freskuran.